Gernika-Lumoko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu enpresen Elkarteak Gabonetarako egitarau zabala antolatu du, erosketak herriko merkataritza establezimenduetan egitea bultzatzeko.
Beharrezko materiala dela diote, gaur egun erabiltzen duten bonba-kamioia "oso zaharkituta" dagoelako. Kamioi berriak herritarrei eta boluntarioei segurtasuna emango diela onartu dute.
Sprilur lurzoruaren kudeaketako sozietatie publikoak 18 milioi euro inbertitu eta Inama lantegi zaharraren eremua eraberrituko du. 2022an Rotobasque enpresa kokatuko da bertan, 4.0 industriagaz zerikusia duen proiektu berritzailea garatzeko.
Santimamiñeko kobazuloan ikerketa lanak egin zituen Agiri arkeologia taldeak 2004tik 2014ra bitartean, eta Arkeologia Jardunaldiak antolatu berri ditu Gernikan. Taldeko kidea da Juan Carlos Quintana.
Taldean zenbait aldaketa egin ostean, Eutsi Gogor Danok Batera elkarteari "bultzada" bat emateko "indarberrituta" daude hango kideak. Orain, buru-belarri dabiltza San Silbestre lasterketa antolatzen.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbak #BiosferaNaiz mugimenduaren bitartez, ikusgarritasuna eman gura die biosfera errespetatu eta zaintzea bilatzen duten ekimen berritzaileei. UNESCOREN MaB programaren 50. urteurrenean parte hartzen ari da.