Jardun Kordinadorak hitzaldia eta kontzertuak antolatu ditu astebururako
Jardun Kordinadora osatzen duten kideek hitzaldi eta kontzertuak antolatu dituzte astebururako. Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean jarri dute hitzordua zapatuan eta domekan.
Kapitalismoaren aurrean dauden erresistentzia forma eta esperientzia desberdinak ezagutzeko eta elkartrukatzeko hitzaldi ziklo bat abiarazi gura du kordinadorak, eta ziklo horretako lehenengo hitzaldia izango da biharkoa. AZET etxebizitza sindikatuko ordezkariek, Sukar Horia ekologismo antikapitalistaren kideek eta Jarki antolakunde iraultzailekoek parte hartuko dute: «Etxebizitza sindikatukoek espekulazioaren eta etxegabetxeen gaurkotasunaz berba egingo dute, talde ekologistakoak klase ekologismoari buruz ariko dira eta Jarki antolakunde iraultzailekoek euren gizarteari buruzko ikuspuntua plazaratuko dute».
Hiru kontzertu
Zapaturako, berriz, Inguma, Kopeka eta Bagauda musika taldeen kontzertuak antolatu dituzte. Kontzertuekin, Busturialdeko eskaintza kulturala bultzatu gura dute Jardun Kordinadorakoek, “Busturialdeko egoera sozioekonomikoa aztertu eta sustatu behar delako”.
Kodinadorakoentzat formakuntza eta kontzientzia zabaltzea, herri boterea sustatzea eta elkar lana jorratzea “guztiz beharrezkoak” dira Euskal Herri Langilearen antolakuntzarako: “Horrela bakarrik askatuko dugu Euskal Herria”.
Egutegia
Barikua, azaroak 12
18:00. Hitzaldia Astran: Kapitalismoaren aurkako estrategiak eta esperientziak.
Zapatua, azaroak 13
20:30. Kontzertuak Astran. Bertan ariko dira Inguma, Kolpeka eta Bagauda musika taldeak igoko dira oholtza gainera.