Kortezubiko argazki eta postal lehiaketak martxan daude
Bietan parte hartzeko azken eguna da azaroaren 26a (barikua), eta herritarrei parte hartzeko deia egin die udalak.
2022ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa eta Gabonetako postal lehiaketa abian daude Kortezubin. Bietan parte hartzeko azken eguna da azaroaren 26a (barikua), eta herritarrei parte hartzeko deia egin die udalak.
Argazki lehiaketan Kortezubiko baserriak islatu beharko dituzte parte hartzaileek. Postal lehiaketa 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta Gabonak Kortezubin gaia jorratu beharko dute. Postal lehiaketako parte hartzaileek bi kategoriatan banatuta lehiatuko dute: 3 eta 8 urte bitartekoek marrazkiak egin beharko dituzte, eta, 9 eta 12 urte bitartekoek testuak; testuek gehienez 12 lerrokoak izan beharko dira.
Argazki eta lan guztiak udaletxeko postontzian sartu beharko dituzte parte hartzaileek, gutun batean sartuta eta izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia zehaztuta. Horrez gain, udala@kortezubi.eus helbide elektronikora ere bidali ahako dira argazkiak; kasu horretan, emailei erantzun egingo dietela zehaztu dute, argazkiak jaso dituztela jakinarazteko.
Argazki eta postal saridunak abenduaren 4an, 20:00etan, ezagutaraziko dituzte kultur etxean. Saritutako postalak Gabonak zoriontzeko erabiliko ditu udalak, eta argazki lehiaketan parte hartu duten pertsonen artean euskal produktuekin beteriko bi lote zozketatuko dituzte.