Busturialdea BBK Sariketako finalaurrekorako sailkatu da
Bilbon jokatu dute gaur BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa Hego Uribe eta Busturialdea taldeen artean. Busturialdeak lortu du finalaurrekoetarako txartela, eta Lea-Artibai taldearen aurka lehiatuko du azaroaren 17an, Gernikan.
Busturialdeko taldea nagusitu da gaur BBK Sariketako laugarren eta azken kanporaketan. Bertokoek Hego Uriberen aurka lehiatu eta irabazi egin dute Bilboko Urretxindorran jokatutako kanporaketan.
Gaurko saioa irabazita, finalaurrekoetarako txartela lortu dute Busturialdekoek, eta azaroaren 17an aurrez aurre izango dituzte Lea-Artibaiko bertsolariak. Hain zuzen, Barrutialde BHIn lehiatuko dute bi eskualdeen arteko finalaurrekoa.
Gaurko saioan hurrengo bertsolariek parte hartu dute: 18 urtera artekoetan, Aitzol Unzueta, Ismael Aomar eta Jokin Ansotegi aritu dira, eta, 19 urtetik 24 urtera bitartekoetan anire Arrizabalaga, Koldo Gezuraga eta Koldo Muñiz.
Aurkezlea Arkaitz Estiballes izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharra, berriz, Idoia Anzorandiak egin du.
Bertsolari Gazteen 29. BBK Sariketako finala azaroaren 29an jokatuko da, 18:00etan, Bilboko BBK Aretoan.