''Guernica', Gernika eta Memoria Bizia. Errautsetatik sortutako argi berria. Euskal historiatik mundu zabalera' izeneko jardunaldiak azaroaren 13an eta 14an izango dira. Guernica artelanaren eta Gernika memoriaren lekuaren arteko loturak zein bakoitzaren zentzu eta esanahiak aztertuko dituzte. Parte hartzeko izena eman behar da.
Bilbon jokatu dute gaur BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa Hego Uribe eta Busturialdea taldeen artean. Busturialdeak lortu du finalaurrekoetarako txartela, eta Lea-Artibai taldearen aurka lehiatuko du azaroaren 17an, Gernikan.
Hiru saio prestatu dituzte. Ander Lipusen eskutik, lehenengo saioa azaroaren 6an eta 7an izango Astran. Ikastaroetan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da.
Sabino Aranaren emazte izan zen Nikolasa Atxikallenderen biografia dakar idazle mundakarrak. Dioenez, Atxikallenderen "irudi faltsua" egin dute.
Irati Jimenezek 'Ogia eta zirkua' saiakera idatzi du, Harkaitz Canoren 'Neguko zirkua' liburuan oinarrituta. Miguel Unamuno saria irabazi zuen iaz, eta orain Erein argitaletxeak plazaratu du.
Oroitzapenen Bidean batuko dira Ibarrurin, Halloween festa ospatuko dute Gernikan, beldurrei aurre egingo diete Ajangizen eta musika eta txokolate janaz gozatzeko aukera izango dute Ean.
Figurante gisa parte hartu gura dutenek aurretiaz erreserbatu beharko dute lekua.