Eurokoparen 1. jardunaldian, Lointek Gernika Bizkaiak 60-65 irabazi dio Virtus Segafredo Bolognari. Urriaren 20an Roche Vendee talde frantziarra hartuko du Malosten.
Gernika-Lumoko Batzar Etxean egin duten ekitaldian Ana Otaduik adierazi du 9.000 emakume baino gehiago daudela euskal nekazaritzaren sektorean, baina nekazarien elkarte eta erakundeen erabaki guneetan duten ordezkaritza % 25ekoa dela.
45 urte bete dira Gernika Batzordeak bere lehenengo agerraldi publikoa egin zuenetik; ordutik gaur arterainokoaren kontakizun kaleidoskopikoa egiten duen ikusentzunezkoa prestatu dute.
Emakume sortzaileen lana ikusarazteko Nomadak Gaitun! azoka ibiltarian batuko dira herritarrak bihar, Astran. Dinagu kolektiboak sustatuta, 20 postu egongo dira.
Luis Betanzos Aranzadi Zientzia Elkarteko eraztuntzailea da, eta Izaro uhartean egiten duten eraztuntze proiektuaren koordinatzailea ere bada. Irailaren 4an amaitu zuten aurtengo kanpaina, eta hogei espezie ezberdinetako 1.130 txori eraztundu dituzte. Izaroko proiektuaren xehetasun ugari eman ditu Betanzosek.