Basogintza aukerei buruzko aholkularitza saioa, eguenean, Nabarnizen
Bizisare Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkarteak Nabarnizko Udalagaz elkarlanean, basogintza aukerei buruzko saioa antolatu du urriaren 14rako (eguena); 19:00etan ipini dute ordua Gizarte Lokalean.
Keko Alonso biologo eta Besaia proiektuaren eta Kolore Guztietako Basoak elkartearen kideak gidatuko du baso jabeei zuzenduta dagoen lansaioa. Radiata Pinuaren landaketak gainbeheran doaz gaixotasunak jota daudelako, eta arazoaz arduratuta daudenei zuzenduko zaie biologoa. Izan ere, alternatiba bila hasi dira basoen jabeak, eta bertoko zuhaitzetan oinarritutako proiektuetan jarriko dute arreta; Kontserbazio-basoak edo Kalitatezko Egurretarako Basoak bezalako proiektuetan sakonduko dute Alonsogaz.
Azaroaren 25ean bigarren hitzaldi bat eskainiko du Alonsok, ordu eta leku berean.