Pandemiaren aurreko baldintzetan zabalduko dituzte frontoia eta probalekua. Kortezubin erroldatutakoen txartelak automatikoki aktibatuko dira.
Kortezubiko frontoia eta probalekua zabalik daude, pandemiaren aurreko baldintzetan. Hala, Kortezubin erroldatutakoak 08:00etatik 22:00etara erabili ahalko dituzte.
Udalak zehaztu du herrian erroldatutakoen txartelak automatikoki aktibatuko direla; arazoren bat sortuz gero, udalarekin harremanetan jartzea eskatu dute.
Frontoia eta probalekua astelehenetik barikura 19:00etatik 22:00etara erreserbatu ahalko dira. Probalekua jardueraren arabera erreserbatuko da, bakoitza prezio batekin. Herri kirolak egiteko 3 euro, asto eta zaldiek entrenatzeko 6 euro, eta idiekin aritzeko, berriz, 10 euro. Pilotalekua ere erabili ahalko da, eta hori erreserbatzeko bi euroko prezioa jarri dute.
Jakinarazi dutenez, ekintzak burutzerakoan errespetatu egin beharko dira osasun agintariek COVID-19a prebenitzeko ezarritako segurtasun eta higiene neurriak, bereziki maskara erabiltzearen eta gutxienez metro eta erdiko segurtasun distantzia mantentzeari buruzkoak.