Iban Uberuaga sailkatu da bigarren, eta denbora berdina eginda, Ugaitz Arrietak eta Arkaitz Agirrek osatu dute podiuma. Emakume bakarrak parte hartu zuen, Garazi Kortak, eta iazko Irati Apraizen denbora 29 segundotan hobetu zuen. Aurretik, kronoigoera lehiatu dute gaztetxoek.
Emakumezkoen Ligaren lehen jardunaldian, Lointek Gernika Bizkaiak Spar Gran Canariaren kontra jokatuko du zapatu honetan (irailak 25), Malosten.
Sarek salatu du 7/2003 legeak bizi osorako kartzela zigorrak ahalbidetzen dituela, eta lege hori bertan behera uzteko eskatu du. Adierazi dutenez, hamabost euskal preso 40 urteko zigorra betetzera kondenatuta daude.
30 pertsona joan dira Sollube 707 mendizale Taldeak antolatutako irteerara.
Arberi eta Lopezi bi setetan irabazi diete Beaskoetxeak eta Zabalak. Goikoetxea-Aimar eta Erkiaga-Etcheto bikoteen artekoa Goikoetxearentzat eta Aimarrentzat izan da.
Eguaztenean jarri eta urriaren 6ra bitartean egongo da farmaziaren ondoan.
Domeka goizaldean Osasun Zentroko atea eta kristalak apurtu eta kalteak sortu dituztela azaldu dute.
Ligaren azkenengo bi estropadetan laugarren sailkatu da talde bermeotarra. Emozio biziko estropadan, Santurtzik irabazi du Bermeo Hiriko 39. Ikurriña.