Sirena hotsa Txingudi badian entzun zen irailaren 5ean; Astrakoak jo zuen, hain zuzen. Faxistek Irun mendean hartu zuteneko 85. urteurrenean, San Martzialen eta Behobiako zubian piztu zuten sirena.
Uda amaitu den honetan, turismo jasangarriaren garrantzia agerian geratu da. Nicolas Garcia Borreguero Urdaibaiko Patronatuko zuzendariak dio turismo jasangarriaren helburua dela lurralde bateko ardatz ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak modu orekatuan garatzea.
'Dr. Schultz' abestia eta bideoklipa estreinatu berri dute. Filmetan oinarritzen da bikotea abestiak sortzeko; lehenengo musika sortzen dute, eta horren ostean jartzen diote letra abestiari.
Gernika Batzordeak 45 urteko ibilbidea du, eta bide hori kontatzeko ikus-entzunezkoa grabatu dute. Edizio lanetan ari dira, urriaren 22an Lizeo Antzokian aurkezteko, baina proiektua finantzatzeko crowdfunding kanpaina abiatu dute orain.
2021-2022 ikasturtera begira ikastaroak ere antolatu dituzte; izena emateko epea zabalik dago.
Ostalaritzaren eta kultur eta merkataritza jarduera guztien itxiera bi orduz atzeratzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak: goizaldeko hirurak arte. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan %75eko edukiera onartuko da barrualdean, eta barran ezingo da kontsumitu. Toki itxietan zortzi laguneko taldeak onartuko dira, eta kanpoan hamabikoak. Neurriak bihar sartuko dira indarrean.
Diego Beaskoetxea gernikarrak Jon Zabala markina-xemeindarragaz bikotea osatuta jokatuko du txapelketa, eta Alex Hormaetxea bermeotarrak Mikel Manzisidor mutrikuarragaz.