Bizkaiko trontza txapelketa irabazi dute Batirtze Ispizua bermeotarrak eta Nerea Egurrolak. Iraide Gezuraga arratzuarra eta Amaia Mendiuneta txapeldunorde geratu dira.
Superwelter pisuko Europako txapelduna da Kerman Lejarraga. Asteburuan Bartzelonako Palau Olimpic Vall d'Hebronen Dylan Charral frantziarrari irabazita bereganatu du titulua. Welter eta superwelter kategorietan Europako txapelduna da Lejarraga, eta bi titulu horiek lortuta historia egin du Morgako boxealariak.
126.Kontxako Banderan seigarren sailkatu da Urdaibai. Bigarren jardunaldian bere txandan bigarren amaitu du, eta bosgarren sailkatu da Orio, Cabo eta Aresen aurretik.
Bermeoko Udalak eta EH Bilduk herriko hainbat gunetan ikusitako "jarrera desegokiak" salatu dituzte, ohar desberdinen bidez.
Aurten ez da andramari jairik ospatu Nabarnizen, baina modu seguru eta antolatuan egin daitezkeen kultur eta kirol ekintzek hartu dute herria. Ekintzen jarraipena "oso ona" izan da.
Gernika Club, Gernika Sporting eta Bermeo FT klubek lehiatu dute IV. Urdaibai Kopa, Urbietan.
Leire Garairen aurka 17-22 galdu du finalerdia. Etzi, Najeran, Emakume Master Cup-ek antolatutako San Mateo Txapelketako finalaurrekoa lehiatuko du pilotari gernikarrak.