Azken hiru egunetan 75 kasu positibo zenbatu dituzte Busturialdean
Datuek okerrera egin dute, bereziki Bermeon. Hiru egunetan 55 dira Bermeon zenbatutako kasu postiboak eta kostako herria gune gorrian sartu da. 609,11ko intzidentzia tasa dauka.
Beste behin ere datuak ez dira onak, eta Busturialdeko egoera epidemiologikoak okerrera egiten jarraitzen du. Azken hiru egunetan, COVID-19aren 75 kasu positibo erregistratu dituzte eskualdean: 55 kasu Bermeon, 13 Gernika-Lumon, hiruna Mundakan eta Muxikan eta bakarra Errigoitin.
Datuek okerrera egin dute, bereziki Bermeon. Hiru egunetan 55 dira zenbatutako kasuak, bederatzi barikuan, 21 zapatuan eta 25 domekan. Hala, kostako herriaren intzidentzia tasak gora egin du, eta gune gorrian sartu da. 609,11ko intzidentzia tasa dauka, joan den astelehenean baino 490 puntu gehiago. Izan ere, astebetean 87 kasu positibo zenbatu dituzte kostako herrian.
Gernika-Lumoko intzidentzia tasak ere gora egin du, eta baina gure horian mantentzen da. Hain zuzen ere, 279,63ko intzidentzia dauka udalerriak; joan den astean 95,19koa intzidentzia tasa zeukan.
Lurraldeak. Gaur [uztailak 19] hiru lurraldeak gune gorrian daude. Arabak 428,82ko tasa dauka (80 puntu igo da), Bizkaiak 483,88koa (88 puntu igo da) eta Gipuzkoak 644,31koa (91 puntu igo da).