Muruetako 66 urteko behargin bat hil da lan istripu "ez traumatiko" batean Gernika-Lumon, eraikuntza bateko aldamio batean lanean ari zela. Sortu Gernika-Lumok eta Ernaik ere langilearen heriotza salatu dute, eta elkarretaratzea deitu dute biharko.
Datuek okerrera egin dute, bereziki Bermeon. Hiru egunetan 55 dira Bermeon zenbatutako kasu postiboak eta kostako herria gune gorrian sartu da. 609,11ko intzidentzia tasa dauka.
Gaurtik aurrera eskuratu daitezke sarrera digitalak Batzar Nagusien webgunean edota Batzarrertxeko sarreran jarritako totem batean. Eguna eta ordua aukeratu beharko dira, eta banakako edo taldeko bisita den zehaztu.
Eatik Elantxobera ekarri dute erakusketa ibiltaria. Uztailaren 26tik abuztuaren 2ra Mundakan egongo dira ikusgai lanak, eta abuztuaren 2tik 9ra, berriz, Bermeon.
Zapatuan jokatutako finalerdian, Ekaitz Mendizabal Unai Lekerikaren bikoteak bigarren set-ean min hartu zuen bizepsean, eta ondorioz, partidua bertan behera geratu eta Goenagak eta Aldazabalek lortu zuten finalerako txartela.
Markina-Xemein Master Series txapelketaren finalean, bi setak galdu dituzte Diego Beaskoetxea eta Unai Lekerika gernikarrek. 600 ikusleko aforoa bete da Uniko final handian. Alex Goitia eta Ion Ibarluzea markina-xemeindarrek jantzi dute 2.mailako txapela.