Gazteentzako egitaraua prestatu dute herriko gazteek
Gernika-Lumon gazteak harremantzeko espazio falta dagoela arrazoi hartuta, gazteak elkartu egin dira eta Mobidu ekimena sortu dute, gazte problematika bere orokortasunean lantzeko. “Gazte prekarietatea salatu edota hizkuntza eskubideak bermatzeagaz batera, kultura eta aisialdi alternatiboak eskaintzea da gure asmoa”, diote.
Horregatik, abuztuaren 2ra arteko udako egitaraua prestatu dute. Gazte bertso bazkariagaz hasi ziren joan den astean, eta martitzeneko saskibaloi partiduekin emango diote jarraipena saioari. Hiruko taldeetan antolatuta, 20 minutuko norgehiagokak lehiatuko dituzte. Parte hartu gura dutenek Mobidu taldearen Instagram kontuan eman beharko dute izena, mezua bidalita.
Adin, kuadrilla eta giro desberdinteako gazteek aldaketarako «beharrizana» ikusi dute, antolakuntzarako aukera borroka desberdinak aurrera eroateko.