
Bermeotarrak lehenengoz irabazi du Espainiako titulua.

2021eko bonu bidezko salerosketa programa berrikuntzaz josita dator, herriko komertzioa sustatu asmoz.

Preso eta iheslarien etxerako bidean urratsak eman dituzte gaur ere. Gernika-Lumoko Sarek deituta, konponbidea aldarrikatu eta indarrean dagoen "ezohiko espetxe politika" salatu dute.

Ehunka urtetan Kantauri kostaldean jaio diren lehenengo hiru arrano arrantzaleak jaio dira Urdaibain. Horietako bat, gainera, munduko lehen arrano arrantzale albinoa izan da.

Gernika-Lumoko Astrak Markel Urrutia ilustratzailearen erakusketa hartuko du bihartik aurrera. Ehun lan baino gehiago ipiniko ditu Urrutiak erakusten, Astrako espazio zabal bat hartuz horrela.

Duela 10 urte hasi ziren Bermeo Arraun Argazkiak bloga elikatzen. Egun, estropadak dauden portu guztietan ezagunak dira Ormaetxea, Bilbao eta Ruiz de Alegria.

Bermeo Tuna World Capital elkarteak sustatuta eta Bermeoko Udalaren laguntzagaz, herriko hamar ostalari 25 orduko prestakuntza programa batean ari dira parte hartzen.

Uztailaren 1ean zabalduko dute noranzko bakarreko ibilbidea. Gaztelugatxeko baselizara ezingo da igo. Bermeoko Udalak biotopoaren "segurtasuna eta gunearen antolaketa zorrotza bermatzea" eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari.

Gernika RTren eta Independienteren arteko promozio partiduan Gernika Rugby Taldearen ustezko arauz kanpoko hamabostekoagatik helegitea aurkeztu zuen Santanderreko klubak, eta gaur jakinarazi dute atzera bota dutela. Eduardo Maidagan entrenatzaile gernikarrak esan du eurak "lasai egon" direla, eta euren iritziagaz bat etorri dela Epaileen Nazio Batzordea

Queer teoriei buruzko hitzaldia eman berri du Mijo Lizarzaburu ondarrutarrak Ean. Queer teoriei, Espainiako trans legeari eta harrotasun kritikoari buruz galdetu diogu.

Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren denboraldi hasierako ekitaldia egin dute arratsaldean, Bilboko Azkuna Zentroan. A Coruñako Bandeira Concellorako txanden zozketa ere egin dute aurkezpen ekitaldian, eta Urdaibai lehenengo txandan uretaratuko da Hondarribia, Ondarroa eta Zierbenagaz batera.

Domekan [ekainak 13] Molins de Rein (Bartzelona) herrian jokatuko du txapelketa.

Nestor Basterretxea aretoan jarriko dute, 19:00etan. Idurre Bideguren alkate ohiagaz hitz egiteko aukera egongo da.

Auzo eskolek euskara sustatzeko proiektu estrategiko gisa izan duten garrantziari buruzko lana dela azpimarratu dute.

Domekako bisitan parte hartu gura dutenek zapatura arte daukate izena emateko aukera.

Iaz ospatu ezin izan zituzten 23. Bertsolaritzen bertso idatzien lehiaketa eta 33. Garriko Eguna ospatu dituzte aurten Ariatzan. 400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

Bermeoko herritar eta talde guztiak deitzen dituzte parte hartzera.