Bihar hasi eta irailaren 30era, 08:30etik 20:30era, Mundakako herritarrek lehentasuna edukiko dute herriko araututako aparkalekuetan
Kaleratu berri duten gidaliburu turistikoak bisitari aktiboa du ardatz, haren parte hartzea sustatuz. 4.000 ale kaleratu dituzte, eta informazioa euskaraz zein gaztelaniaz aurkitu daiteke.
Promozioko lehian, Gernika RTk 21 eta 34 irabazi dio Independiente RCri, eta beraz, 2021-2022 denboraldian Ohorezko Mailan jokatuko dute basurdeek.
Igorren jokatu zuten zapatuan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, eta Arrizabalaga izan zen onena. Udazkenean jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera ere sailkatu da bertsolari gernikarra. Idatzizko txapelketako sariak ere banatu zituzten.
Kantauri kostaldeko lehen bi arrano arrantzaleak jaio ziren atzo, 06:14ean, Urdaibain. Urdaibai Bird Centerreko ardurandunek hirugarren txita baten jaiotza espero dute.
Txapelketan lortutako emaitza onei esker, datorren denboraldian goragoko kategorian aritzeko aukera edukiko du.
Parte hartu gura dutenek ekainaren 14ra arteko epea daukate izena emateko.
Tabako kontsumoak osasunerako dituen arriskuei buruz gazte eta nerabeak informatzeko eta sentsibilizatzeko programan parte hartu dute San Fidel Ikastolakoek.
Zortzi kontzertu egongo dira aukeran; gutxi gorabehera 30 minutuko kontzertuak izango dira.
Gernika RTk eta Getxo RTk osatutako taldeak 17-27 irabazi dio Gaztedi Rugbyri.
Gizonezkoetan Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen Sergio de Julian nagusitu da Euskadiko Urpeko Arrantza Txapelketan ere. Bermeoko Izaro Sub klubeko zazpi kidek lehiatu dute txapelketa.
Biharko kontzentrazioak deitu dituzte sektore publikoko lantoki guztietan. Gernika-Lumon 11:00etan udaletxearen aurrean egingo dute elkarretaratzea.