Atzo arratsaldean aurkeztu zuten kluba Leitzan. Klubagaz txapelketa gehiago jolastea, euren lan baldintzak hobetzea eta emakumezko pilotarien oinarria sendotzea bilatu gura dute. 'Plazaz plaza' izeneko binakako txapelketa ere aurkeztu zuten.
Munitibarrera joan da ‘Jolastu Geugaz’ lehiaketaren laugarren edizioaren saria, Baserritik Gernikarako produktuekin betetako saskia.
'Los deportados de ETA. Los olvidados del conflicto' liburua aurkeztuko dute bihar, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Susana Panisello idazleagaz batera, Josemi Arrugaeta Bermeoko bizilaguna egongo da.
Joan den astean abiarazi zuten kanpaina berria, txakurren jabeei udal araudia gogorarazteko, eta ordenantza bete egiten dela bermatzeko.
Berritu behar diren eraikinei ze erabilera eman gura dieten aztertuko dute saio irekietan. Bedaronako Txokoan eta Natxituko Bolatokian barikuan batuko dira eta Eako Eskolondon zapatuan.
Ekainaren 13an Mikel Landaren Basoko Bizigaiak ezagutzeko aukera izango dute, Busturian bertan.
Hamabost eguneko bi txandatan banatu dituzte udalekuak, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Udalekuak ingurune "hurbil eta seguru batean" antolatu dituzte, eta euskal kultura izango dute ardatz.