Busturialdeko 16 tontorrak
Euskal Herriko 650 tontor igotzeko deia egin du Sarek, eta Busturialdean 16 izango dira jendez beteko dituzten gailurrak. 17 herrik egin dute bat Izan Bidea dinamikaren baitan antolatutako ekimenean.
Tontorrak herriz herri:
- Ajangiz: Pertxamendi (Burgoamendi). 10:30ean, herriko plazan.
- Arratzu: Burgoamendi. 10:30ean, Loiolako plazan.
- Bermeo: Burgoa eta Sollube. 09:30ean, San Juan Portalan.
- Busturia: Katillotxu. 11:00etan Altamiran.
- Ea: Ogoño. 10:00etan Ibarrangeluko frontoian.
- Elantxobe: Ogoño. 10:00etan Ibarrangeluko frontoian.
- Ereño: Ereñozar. 10:30ean Ereñoko plazan.
- Errigoiti: Maiaga eta Bizkaigane. 11:00etan, Eleizalde auzoan.
- Forua: Haitz Biribil. 10.30ean, Haitz Biribil elkartean.
- Gautegiz Arteaga: Ereñozar. 10:00etan herriko plazan.
- Gernika-Lumo: Kosnoaga (Haizerrota). 10:30ean, Pasealekuan.
- Ibarrangelu: Atxarre. 10:00etan, Ibarrangeluko frontoian.
- Mundaka: Katillotxu. 11:00etan Errekako parkinean.
- Murueta: Haitz Biribil. 10.30ean, Muruetako zelaian.
- Muxika, Gorozika eta Ibarruri: Askari eta Atxeli. 10:30an Ariatzan, eta 11:00etan Gorozikako eta Ajuriako plazan.
- Nabarniz: Arrola, Galarregi eta Iluntzar. 10:30ean herriko plazatik.
- Sukarrieta: Katillotxu. 11.30ean, Marisman.