'Pitu' eta Morisolliren kartzelaratzeak salatu dituzte
Busturialdeko Jardun kordinadorak deitu zuen mobilizazioa, eta 45 pertsona batu ziren bertan.
Gaizka Astorkizaga Pitu eta Valentina Morisolliren espetxeratzea salatzeko elkarretaratzea egin zuten barikuan Gernika-Lumon. Busturialdeko Jardun kordinadorak deitu zuen mobilizazioa, eta 45 pertsona batu zirela adierazi dute.
Esan zutenez, Astorkizagak eta Morisollik dagoenerako 150 egun bete dituzte espetxean, prebentzio egoeran. “Ezin dugu ahaztu 150 egun daramatzatela espetxeratuak, 500 kilometrotara, eta prebentzio egoeran. Etxean egon beharko ziren epaiketaren zain”.
Halaber, Espainiako Estatuaren jarrera salatu zuten: “Argi dago ezer gutxi espero dezakegula haien aldetik. Independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzen, iraultzaren alde egiten edota sistema kapitalista anker honekin amaitzearen alde egiten dugunok estatuen aldetik espero dezakegun gauza bakarra errepresioa da”.