Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen esparruan janari banaketa osagarria egin ahal izateko, iraungitze data luzeko behi esne osoa biltzen ari da Zaporeak elkartea.
Hamaika Garak erreferendumaren aldeko sinadura bilketa egin zuen domekan. Ekitaldia sinadura bilketa egiteko eta erreferendumaren aldeko mezua gizarteratzeko momentuan pandemiak sortu zuen etena indargabetzeko baliatu zuten.
Pentsiodunek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote txertaketa plan zehatz bat "azkar ezartzeko" eta txertaketa prozesuan "nahasmen gutxiago" eragiteko.
Goizean goiz, nahasmena sortu da herritarren artean. Bermeoko Udaletik jakitera eman dutenez, semaforoen denbora egokitu behar izan dute "zirkulazioa arintzeko eta auto pilaketak ekiditeko".
Jon Rementeria plataformako kideak egin du abestia, eta plataformaren doinua izatea da asmoa; entzungai dago 'www.guernicagernikara.eus' webgunean, eta abestia deskargatzeko aukera ere ematen du. HITZAk Jon Rementeriari egindako elkarrizketa kaleratuko du aste honetan. [BIDEOAREKIN]
'Elkartasun bazkaria' kanpaina jarri dute martxan, presoen senideei laguntzeko asmoz. Hain zuzen, euskal presoen senideen sostengurako beharrezkoa den dirua batzea da kanpainaren helburua.
Bermeoko Izaro Sub klubeko Jon Mikel Bikandi bigarren eta Lander Aurrekoetxea laugarren sailkatu dira.
Absolutu mailako gizonezkoen taldeak brontzezko domina lortu du. Itsasoko Amarentzat izan da bandera, eta Zierbena sailkatu da bigarren.
Ezinbestekoa izango da aurretiaz hitzordua hartzea 94-630 59 95 telefono zenbakira deituta.
Busturialdeko Jardun kordinadorak deitu zuen mobilizazioa, eta 45 pertsona batu ziren bertan.