'Lehoiak leihoan' erakusketako bertso lehiaketak baditu saridunak
Manex Zearra, Xabier Arroyo eta Uxue Jauregi izan dira saridunak.
Athletic Clubari buruzko Lehoiak leihoan erakusketako bertso lehiaketako sariak banatu dituzte, eta Manex Zearra, Xabier Arroyo eta Uxue Jauregi izan dira saridunak.
Baloi eta termo bana eta euren bertsoa inprimatuta jaso dute irabazleek Jokin Garatea kultur zinegotziaren, Gaizka Muniategi merkatari elkarteko presidentearen eta Koldo Gezuraga bertso eskolako kidearen eskutik.
Gernika-Lumoko merkatarien elkarteak eta Lilibertso Bertsozaleen Elkarteak sustatutako ekimena 3 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta egon da, eta erakusketari buruzko bertso bat egin behar izan dute adin tarte horretakoek. Ekimena zaleen omenez eratu zuten Arthletic izeneko sormen proiektuaren barruan kokatzen da.