Gaur egungo basogintza eredua aztertuko dute Astran
Tantai baso-jabe kooperatibaren aurkezpena egingo dute. Lekuak mugatuak izango dira, beraz, aurretiaz izena emateko eskatu dute antolatzaileek.
Gaur egungo basogintza eredua aztertuko dute eguenean, Astran. 18:00etan jarri dute hitzordua, eta bestelako basogintza eredu bat proposatuko dute, Tantai baso-jabe kooperatibaren aurkezpena eginez.
Bizkaiko baso lurren hiru laurdenak jabego pribatukoak dira, eta gaur egungo basogintza eredua aldatzeko “ezinbestekoa” dela arlo horretan eragitea uste dute Ankurkulu elkarteko kideek –hitzaldia antolatu dute–.
“Tantai baso jabe kooperatibak bestelako basogintza eredu bat landuko duen proiektua jarriko du martxan: basogintza bateratua eta ekologikoki zein ekonomikoki jasangarria dena”, azaldu dute. Finean, espezie inbaditzaileen, larrialdi klimatikoaren eta autokontsumoaren auziari modu bateratuan aurre egiteko estrategia da Tantai kooperatibak eskainzten duena.
Hitzaldiko lekuak mugatuak izango dira. Beraz, bertaratu gura izanez gero, ankurkulu@gmail.com helbide elektronikora mezua bidaltzeko eskatu dute.