2021/3/22

Musikaren suak berotu ditu Gernika-Lumo lekuak

Gernika musikaz bete du Lekuekek. Aurten ez du jaialdiaren kutsua izan, baina musikazaleen arnasgunea bilkatu da beste urte batez. Herritarren babesa eskertu eta egindakoagaz "gustura" daude antolatzaileak.

Udalerriko aparkalekuak diseinatzeko parte hartze prozesua egingo dute Muxikan

Ibarruriko Andra Mari elizaren aurrekoa eta Kurtzeroko Kaltzada aurrekoa dira diseinatuko dituzten aparkalekuak. Parte hartze saioak eguaztenean izango dira, Ibarrurin eta Kurtzeron.

Gehiengo sindikalak Gaviotan hil den lekeitiarraren heriotza salatu du

Ordu erdiko elkarretaratzea egin dute Bermeoko portuan. Heriotza salatzeaz gain, bizitza eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte.

Gautegiz Arteaga
eskuz binakako txapelketa

Arrizabalaga eta Agirre binakako txapelketaren finalean sartu dira

Eskuz Binakako Master Laboral Kutxaren finalerdian, Olatz Arrizabalaga gernikarra eta Naroa Agirre zestoarra 22-8 nagusitu zaizkie Leire Garai gasteiztarrari eta Oihana Orbegozo azpeitiarrari.

Gernikatik Lumoraino bidea izango dira herritarrak hilaren 28an

2021eko lehenengo seihilabeterako ekimenak ere zehaztu ditu Gernika-Lumoko Sarek, eta lau mugarri zehaztu: 'Sare On' irratsaioa, bonbardaketaren urteurrena, ikasturte amaierako mobilizazioa eta Astra Iluntzeak.

Urbieta

Lehia estua sailkapeneko lehenengo bien artean

Ohorezko B Mailan, Gernikak azken minutuan lortu du garaipena Hernaniren kontra (25-22). Asteburu honetan Campus Universitario Ourense RC hartuko du Urbietan.

basoak

Gaur egungo basogintza eredua aztertuko dute Astran

Tantai baso-jabe kooperatibaren aurkezpena egingo dute. Lekuak mugatuak izango dira, beraz, aurretiaz izena emateko eskatu dute antolatzaileek.

Panpa belarra kentzeko doako ikastaroa eskainiko du Bermeoko Udalak

Zapatuan izango da ikastaroa, 10:00etatik 12:30era, Arranotegi auzoan. Ez da aurretiaz izena eman behar.

Gehiago