Landaketekin jarraituko dute eguenean, Undabason
Landaketetan parte hartu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute.
Lurgaia Fundazioak landaketekin jarraituko du Undabason, eta jardunaldia prestatu dute eguenerako. Undabasora joateko 09:00etan jarri dute hitzordua Muxikako Ibarruriko AndraMari ermitako aparkalekuan; eguerdirako amaituko dute.
Landaketetan parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute info@lurgaia.org helbide elektronikora mezua bidalita. Bertan, parte hartzaileen izen-abizenak, adina, udalerria eta mugikor zenbakia zehaztu beharko dituzte. Eskatu dute izena emanez gero ez faltatzeko edota aldez aurretik abisatzeko.
Beharrezko materiala. Antolatzaileek zehaztu dutenez, maskara eramatea derrigorrezkoa izango da, eta ura eta janaria eramatea eskatu dute, “goiz erdirako”.
Eskularruak eta tresnak eramateaz Lurgaia fundazioa arduratuko da, baina parte hartzaileei arropa eta oinetako erosoak eramateko eskatu diete, eguraldiaren araberakoak.