Japoniako telebistak Gernikan jarri du fokua
Pablo Picasso margolariaren 'Gernika' obrari buruzko erreportajea grabatzen ari da Japoniako telebista nagusia. Munduko bigarren telebista kanalik handienak bonbardaketako testigantzak batu ditu.
NHK Bs Premiun izeneko Japoniako telebista kate nagusia Pablo Picassoren Gernika obrari buruzko dokumentala grabatzen ari da udalerrian.
Bonbardaketari buruzko dokumentazioa biltzen ari dira, bizirik atera zirenen testigantzak jasoz. Gernika-Lumoko naturgune eta hiriguneko leku ezberdinetan grabatzeaz gain, Pasealekuko babeslekuko irudiak ere hartu dituzte. 10 metroko sakonera duen babeslekua da hori, 4 tunelez osatutakoa, eta bonbardaketak iraun zuen bitartean hainbat herritarren babeslekua izan zena.
Motoko Nambaren zuzendaritzapean, East Entertainment ekoiztetxea Malagako artistaren maisulanaren sorkuntzaren arrastoak filmatzeko plana egiten ari da horrela. Grabazioa Picassoren koadroa Espainiara joan zeneko 40. urteurrena dela-eta egingo dute.
Egun zehatzik finkatu ez badute ere, dokumentala aurten emango dute. “Ultra definizio handian ari dira dokumentala grabatzen, 8K izenarekin ezagutzen den teknologiagaz. Japoniako kate publiko hau da mundu osoan formatu horretan emititzen duen lehena”. 10.000 langile baino gehiago ditu kate publikoak, eta Japoniako kate garrantitsuenetakoa iateaz gain, Asiako irrati-difusioko erakunde publiko handieta dela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak. Munduko bigarren handiena da, BBCren atzetik.