Mugen eta migrazio politiken aurkako adierazpena egin dute Gernikako Sare Feministako emakumeek. Zubi-harresiak eraisteko zapiekin inguratu dute Errenteriako zubia. Emakumeen Mundu Martxak antolatutako ekintzaren parte izan da udalerriko ekitaldia.
Ernaik deituta, mobilizazioa eta prentsaurreko erraldoia egingo dute barikuan, Gernika-Lumon. 20:00etan Merkurion jarri dute hitzordua.
Busturialdeko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak deituta, asistentzia lanei buruz aritzeko jardunaldiak prestatu dituzte. Zapatuan izango da lehenengo saioa.
Gernika-Lumon elkarretaratzea egingo dute zapatuan, 19:00etan, Merkurion. Martxoaren 3an, berriz, mahai-ingurua egingo dute Bilbon.
BakQ ziurtagiria lortzeko betebeharrak 16 urtetik gorakoa izatea, eta telefono mugikorra eta helbide elektronikoa izatea dira.