Kortezubiko Eneko Bilbaok irabazi du Bizkaiko Giza Proba Txapelketa
Zapatu goizean lehiatu zituzten harri handiko eta harriko txikiko Bizkaiko txapelketak, Getxoko Andra Mari probalekuan, eta Eneko Bilbao nagusitu zen harri handiaren modalitatean.
Bost probalari aritu ziren harri handiko lehian. 800 kiloko harria mugitu behar izan zuten, eta kortezubitarrak 3 untza, 1/2 eta 1,42m-ko markagaz irabazi zuen lehia. Gorka de la Concepcion sailkatu zen bigarren, 3 untza, 1/4 eta 1,08m eginda. Aitor de la Concepcionek osatu zuen podiuma, 2 untza eta 6,30m-gaz.
Urko Real de Asua ( 2 untza eta 2,20m) eta Beñat Amade (untza 1, 1/4 eta 5,57m) sailkatu ziren laugarren eta bogarren, hurrenez hurren.
Bestalde, harri txikiaren modalitatean bi parte hartzaile egon ziren. 500 kiloko harriagaz, 5 untza eta 5,45m-ko marka lortu zuen Aitor Etxaniz txapeldunak. Real de Asuak harri txikiko txapelketa ere lehiatu zuen, eta bera izan zen txapeldunordea, 4 untza, 3/4 eta 0,65m eginda.