Eneko Bilbao bigarren sailkatu da Bizkaiko harri-jasotzearen promozio txapelketan
Harri-jasotzearen promozio eta trontza mistoaren Bizkaiko Txapelketak hartu zituen Gautegiz Arteagako frontoiak, atzo.
Eneko Bilbao kortezubitarra txapeldunorde geratu zen harri-jasotzearen promoziorako lehian. Enrique Maeztu geratu zen txapeldun, 4.048 kiloko markagaz. 88 kiloko kubikoa 21 aldiz altxatu zuen (1.848 kilo), eta bolagaz 25 jasoaldi egin zituen (2.200 kilo). Bilbaok 3.520 kilo altxatu zituen (19 jasoaldi egin zituen kubikoagaz, eta 21 bolagaz). Beñat Amadek osatu zuen podiuma, 3.080 kilo altxatzea lortuta (12 jasoaldi egin zituen kubikoagaz, eta 23 bolagaz).
Sei harrijasotzailek lehiatu zuten txapelketa. Gainontzeko hirurek 3.000 kilo baino gutxiago altxatu zituzten. 2.640 kilogaz Petre Bulgarea sailkatu zen laugarren postuan, Unai Ardeo bosgarrenean (2.464 kilo) eta Jon Ander Malaina seigarrenean (2.376 kilo).