San Polikarpo eguna etxean ospatzeko deia egin du Gautegiz Arteagako Udalak
12:00etako meza ospatuko dute elizan. Hala ere, koronabirusaren eraginez, ez dela beste ospakizunik egingo azaldu dute agintariek.
Gautegiz Arteagako herriko zaindaria da San Polikarpo, eta haren omenezko jaiak ospatzen dituzte gautegiz arteagatarrek urtero, biharko egunez. Hala ere, aurten ez da ohiko ospakizunik egingo.
Udal arduradunek zehaztu dutenez, 12:00etako meza ospatuko dute elizan. Hala ere, koronabirusaren eraginez, ez dela beste ospakizunik egingo azaldu dute agintariek. Hori horrela, ohiko jai eguna etxekoekin ospatzeko eskatu du Juan Felix Naberan herriko alkateak: “Animatzen zaituztegu San Polikarporen omenezko eguna etxean eta etxekoekin ospatzera. Datorren urtean ikusiko dugu ea posiblea den denok batera ospatzea”.
Alkateak, gainera, pandemia egoeran herritarrek izan duten jarrera zoriondu eta eskertu du: “Aukera aprobetxatzen dugu, eskertzeko eta zoriontzeko herritarrek izan duten jarrera eredugarria agintariek ezarritako osasun neurriak errespetatzerakoan”.