Julen Alonso Saenzek eskuratu du 'Gurot' lehiaketako Bizkaiko banakako saria
Taldekako lehiaketan, herriko talde irebazlea Kus-Kus izenekoa izan da, eta Bizkaia mailako taldekako aurrez aurreko finalean egoteko txartela eskuratu du.
Gazteen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu nagusitzat duen Gurot euskal galderen aplikazioak sariak banatu ditu. Hain zuzen ere, Bizkaia mailan, Julen Alonso Saenzek eskuratu du banakako saria.
Gernika BHIko 13 urteko ikasleak ordenagailu eramagarria lortu du, irailetik abendura arteko hiruhileko osoan lortutako emaitzei esker.
Bestalde, taldekako lehiaketan, herriko talde irebazlea Kus-Kus izenekoa izan da. Ane Xian Akordagoitia Arzanegik, Ainhize Borregon Madariagak eta Ayelen Lopez Ruizek osatzen dute taldea. Hauek ere Gernika BHIko 15 urteko ikasleak dira, eta bakoitzak 100 euroko erosketa bonoa jaso du.
Herriko talde onena izanda, Kus-Kus taldeak Bizkaia mailako taldekako aurrez aurreko finalean egoteko txartela eskuratu du. Han, gainerako zortzi herrrietako taldeen aurka ariko da; Erandiokoak, Getxoak, Leioakoak, Mungiakoak, Txorierriko mankomunitatekoak, Uribe Kostako mankomunitatekoak eta Uribe Butroeko mankomunitateetakoak dira beste parte hartzaileak. Irabazleek Iphone 8 bat lortuko dute taldeko partaide bakoitzarentzat.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, hurrengo hilabeteetan erabakiko da noiz eta zelan antolatu final hori, COVID-19ak eragindako egoera kontutan hartuta.
Aplikazioa. Udal erakunde batzuen ekimenez, duela urte pare bat sortu zen Gurot aplikazioa eta lehiaketa, eta Gernika-Lumoko Udalak 2019an egin zuen bat proiektuagaz.
Gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzeko sortu zuten: “Horretarako kultura unibertsala eta euskal kultura online batzen ditu aplikazioak”. Sortzaileek, gainera, aplikazioa “tresna eraginkorra” izatea dute asmo, gazteek aplikazioaren bidez euskara hutsezko harremanak izan ditzaten.