2020/12/14

Ez da betiko errondarik egongo aurtengo Gernikako Marijesietan

Leku zehatzetan kantatuko dute, geldi-geldian daudela, distantzia gordeta eta maskara jantzita. Bederatzi egunetan 27 lekutan abestuko dute, eguneko hiruta lekutan. Parte hartzea ere mugatuta egongo da aurten, eta ezingo da inor gehiago gerturatu.

COVID-19aren eraginez langabezian geratu direnentzat diru laguntzak onartu ditu Ereñoko Udalak

Urtarrilaren 7ra arte eskatu daitezke diru laguntzak. 12.000 euro aurreikusi dituzte, baina eskaeren eta aurrekontu-baliabideen arabera, udalak zenbatekoa handitu ahal izango duela zehaztu dute.

Lointek Tenerife

Erregina Koparako helburua beteta

Erregina Koparako serieburu sailkatzea izan da Lointek Gernika Bizkaiaren helburua, eta ligaren lehen itzuliko azken jardunaldian helburua bete du. Ciudad de La Laguna Teneriferi 85-62 irabazi dio.

Gernika Zesta Torneoaren finalerdiak

Beaskoetxea-Manzi eta Antxon-Zabala, finalera

Alex Hormaetxea bermeotarrak ezin izan du finalaurrekoa jokatu, eta Jokin Arbe markina-xemeindarrak hartu du bere lekua. Gernika Zesta Torneoaren finala bariku arratsaldean lehiatuko dute.

Bermeoko Irakurleen Txokoak 'Lorategiko festa' izango du aztergai eguenean

Katherine Mansfield idazlearen liburua landuko dute eguenean, Arrate Egaña idazleagaz.

Ekoetxea Urdaibai bilketa solidarioa egiten ari da

Abenduaren 22ra arte batuko dituzte arropak eta jostailuak. Ondoren, urtarrilaren 7tik 19ra ere beste aukera bat egongo da.

'Amaren intxaurrak' ikuskizunerako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bi saio eskainiko dituzte abenduaren 29an Artza frontoian; 16:00etan eta 18:30ean.

Gernika Ferrol

Basurdeek menderaezin segitzen dute

Ohorezko B Mailan, orain arteko bost jardunaldiak irabazi ditu Gernika RTk. Hernani liderrarengandik puntu bakarrera dago.

taberna
Gehiago