Gabonetako postal lehiaketa martxan dago
Hiru eta hamabi urte bitarteko muxikarrek abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak liburutegian.
Hiru eta hamabi urte bitarteko gazteentzat postal lehiaketan jarri dute martxan Muxikan. Lehiaketan Gabonak izango dituzte ardatz, eta bi kategoriatan egitea aurreikusi dute.
Hiru eta zortzi urte bitarteko umeek Gabonak marraztu beharko dituzte, eta bederatzi urtetik hamabira artekoek, berriz, Gabonak zoriontzeko testua idatzi beharko dute: “Testua gehienez 12 lerrotakoa izan beharko da”.
Muxikarrei parte hartzeko deia egin die udalak, eta horretarako azken eguna izango da abenduraren 9a. Lan guztiak liburutegian aurkeztu beharko dira, eta postal onena aukeratuta, herri guztian banatuko dute, Gabonak zoriontzeko.