Aurtengo Marijesiak antolatzeko batzarra egingo dute barikuan
Marijesien betebeharrak finkatuko dituzte, aurton indarrean dagoen arautegia kontuan hartuta.
Gernika-Lumoko Marijesiak abenduko kantaldi saioak prestatzen hasiko dira barikuan (hilaren 27a). Hain zuzen, lehen batzarra egingo dute Elai Alai aretoan, 19:00etatik aurrera.
Beste urte batez, Gernika-Lumoko kaleak doinuz betetzeko asmoa dute Marijesiek. Gabon aurreko bederatziurrenean herriko kaleeta zehar kantuan ariko dira goizaldeko orduetan. Hala ere, egun horien aurretik entseguetan elkartzeko asmoa erakutsi dute. Hain zuzen, entsegu horiez eta beste hainbat gaiz hitz egiteko batzarra da barikukoa. “Batzarrean bertan aurtongo Marijesien betebeharrak finkatuko ditugu, aurton indarrean dagoen arautegia (COVID) kontuan hartuta”, zehaztu dute.