Astra kanpoaldea txukundu eta parkea biziberrituko dute auzolanean
Zapatuan egingo dute auzolana; 11:00etan jarri dute hitzordua.
Astrako parkeari bizi berri bat eman gura diote, eta era berean terraza txukundu gura dute. Lan horiek, baina, auzolanean egin gura dituzte, eta horretarako hitzordua jarri dute zapaturako.
Nagusien eskulana behar dutela azaldu dute, eta 10 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute. Interesa daukatenek 11:00etan egon beharko dute Astran bertan.
Aipatu dutenez, ekimen guztietan beharrezkoak diren segurtasun eta higiene neurri danak bermatuko dituzte.