Argazkiak azaroaren 23a arte bidali daitezke posta elektronikoz. Auzoen arteko parekidetasuna bultzatu dute argazki lehiaketan.
2021eko udal egutegiko argazkiak aukeratzeko lehiaketa martxan daukate Ean. Herritarrek azaroaren 23aren arratsaldeko 20:00ak arte [astelehena] bidali ditzakete argazkiak, kultura.ea@bizkaia.org helbide elektronikora.
Beste urte batez, auzoen arteko parekidetasuna bultzatuko dutela esan dute udal ordezkariek, eta gaia librea bada ere, herria ardatz hartutako argazkiak izan behar dira: “Udako argazkiak, negukoak, paisaiak, animaliak, pertsonak, itsasoa, mendia… denak balio du!”.
Lan originalak izan behar dira eta egile bakoitzak argazki bakarra bidali dezake. Aukeratutako argazki bakoitzak hilabete bat apainduko du, baina, maiatza Haizeder Eskola eta Loradi Haurreskolarako utziko dela zehaztu dute.