Sexare aholkularitza zerbitzua aurrez aurreko arreta eskaintzen hasi da
Zerbitzua martitzenero 18:00etatik 19:30era eskaintzen dute, eta bulegora bertaratu ezin direnentzat onlineko edota telefono bidezko arreta mantenduko dute.
Gernika-Lumoko Sexare aholkularitza zerbitzuak aurrez aurreko arreta emango du berriro. COVID-19ak sortutako egoera dela eta, arreta presentziala bertan behera uztea erabaki zuten, onlineko zerbitzua eskainiz.
Orain, Kultur Etxeko Gazte Informazio Bulegora joan daiteke aholkularitza zerbitzua eskatzera, aurretiaz hitzordua eskatu eta gero. Horretarako, 644 89 86 61 telefono zenbakira deitu edota sexare@gernika-lumo.net helbide elektronikora idatzi beharko da.
Zerbitzua martitzenero 18:00etatik 19:30era eskaintzen dute, eta bulegora bertaratu ezin direnentzat onlineko edota telefono bidezko arreta mantenduko dute.
Hori horrela, sexua eta sexualitatearen bizipenerako modu onuragarriak bilatzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, Sexare udal zerbitzuagaz, Gernika-Lumoko herritarrei modu partikularrean ezagutzen eta onartzen laguntzen dietela diote arduradunek.