Gernikako Turismo Bulegoak turismo seguruaren ziurtagiria jaso du
Turismo Bulegoak ICTEren "Safe Tourism Certified" zigilua lortu du. Bulegoak COVID-19 birusaren aurkako prebentzio neurri guztiak bermatzen dituela ziurtatzen du agiriak.
Gernikako Turismo Bulegoak Safe Tourism Certified zigiluaren ziurtagiria lortu du. Zigilu hori Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak (ICTE) sortu du, eta SARS-CoV-2 birusaren aurrean kutsatzea prebenitzeko neurriak ezarri direla ziurtatzen du; birusaren aurrean kutsatzea prebenitzeko prestatutako gidetan oinarrituta dago.
Espainiar estatuan eskuratu duten lehenengo 10etako bat da bulegoa. Turismo-erakundeek borondatez eska dezakete zigilu hori, eta enpresa independenteek egiten duten auditoria bat gainditu ondoren lortzen da zigilua.
Udalak jakinarazi duenez, Gernikako Turismo Bulegoa 2005etik dabil lanean kalitatea ziurtatzeko, “Turismo Kalitatearen Q”maila lortu zuen Euskadiko lehen hiru bulegoetako bat izan baitzen. Ondoren, beste urrats bat eman zuen, eta 2016an Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu zuen.