Barikura arte izena eman daiteke Nabarnizko udalekuetan
6 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteentzako euskarazko udalekuak dira, eta Urdaibai Eskolak kudeatuko ditu.
6 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteentzako euskarazko udalekuak antolatu ditu Nabarnizko Udalak. Urdaibai Eskolak kudeatuko ditu, eta osasun krisiak eragindako egoerari egokitutako udalekuak izango direla zehaztu dute arduradunek.
Udalekuetan parte gartzeko izena eman behar da udaletxean, eta horretarako azken eguna barikua [uztailak 10] izango da. Gehienez 20 ume eta gazte onartuko dituzte, eta nabarniztarrek izango dutela lehentasuna zehaztu dute.
Uztailaren 15etik 30era luzatuko dira udalekuak; astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara izango dira Elexaldeko plazan. Azaldu dutenez, euskarazko udalekuak izango dira, eta hainbat ekintza egingo dituzte; besteren artean, jolasak, eskulanak eta irteerak egongo dituzte, “betiere segurtasun neurriak hartuta”.
Informazio gehiago nahi izanez gero, udaletxera deitzeko (94 625 50 77) edota udaletxera joateko deia egin dute.