Kasu positibo berri bat erregistratu dute Gernika-Lumon
Bizkaian baieztatu ziren lau positiboetatik bat Gernikan erregistratu dute. Eskualdeko azken kasuak ekainaren 22an antzeman ziren Bermeon.
Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, atzo koronabirusagatik Bizkaian baieztatu ziren lau positiboetatik bat Gernikan erregistratu zuten. Eskualdeko azken kasuak ekainaren 22an antzeman ziren Bermeon.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokienez, 19 kasu positibo baieztatu ziren atzo: Bizkaiko 4 positiboez gain, 15 egon ziren Gipuzkoan. Araban ez zen kasu berririk erregistratu. Gipuzkoako kasuetatik 14 Ordiziako fokuagaz dute zerikusia.
Guztira, 3.317 proba egin zituzten. 2.616 PCR eta 701 test azkar. Gainera, atzoko egunean, zazpi pertsonek jaso zuten ospitaleko alta. Gaur gaurkoz, sei pertsona daude ZIUn.