Gernika-Lumoko tren geltokiaren kanpoaldea berregituratuko dute
Geltokia egokitzeaz gain, beste eraikin osagarri bat eraikiko dute, bulegoak eta langileen aldagelak jasoko dituena.
Gernika-Lumoko tren geltokiaren kanpoaldea egokitzen dabiltza. Euskal Trenbide Sareko ordezkariek jakinarazi dutenez, eraikinaren kanpoaldeko rehabilitazio integrala egiten ari dira, teilatua eta markesina barne.
Geltokia egokitzeaz gain, beste eraikin osagarri bat eraikiko dutela ere jakinarazi dute, bulegoak eta langileentzako aldagelak hartuko dituena.
Obrak udazkenean amaituko dituztela aurreratu dute, eta horiek egiteko aurrekontua 820.000 eurokoa izatea aurreikusi dute, BEZ barik.