Gaurkoan, postuetako batzuk baino ez daude Goiko Plazan, gainontzekoak datorren martitzenean izango dute lekua.
Eusko Jaurlaritzak eguen goizean [ekainak 18] aztertuko du Osasun Sailak egindako txosten epidemiologiko bat, eta, itxura guztien arabera, "gauzak okertu ezik", "normaltasun berrira" pasatzea eskatuko du. Bi presidenteek agerraldia egingo dute eguenean, "herritarrak askatasun berri hori erabiltzera animatzeko".
Euskarazko antzerkigintzan euskal emakume aktoreen egoera aztertu du Eneritz Artetxe antzezle gernikarrak bere lehenengo liburuan. Ikerketa baten emaitza da.
Geltokia egokitzeaz gain, beste eraikin osagarri bat eraikiko dute, bulegoak eta langileen aldagelak jasoko dituena.
Jaurlaritzaren helburua langabezia tasa "berriro ere" %10etik behera jaistea dela esan du Urkulluk, eta horretarako lau neurri onartu dituzte.
Barikuan egingo dute jarduera eta aldez aurretik izena eman behar da
Udalak udarako prest eduki gura zuen larrialdietarako eskailera, baina COVID-19ak sortutako egoeragatik ezinezkoa izan da aipatu helburua lortzea. Lanak hiru hilabetean amaitzea aurreikusten dute.
Gaurtik abuztuaren 30era bitartean eskuratu daitezke udaletxean, eta urriaren 30a baino lehen erabili ahal izango dira.
Hurrengo denboraldirako lehenengo fitxaketa da base kataluniarra. Eskarmentu handiko jokalaria da, eta Gernikan dena emateko gogotsu dago.