'Hemen erabaki, herritarrok erabaki' lelopean, eskualde mailako ekitaldia egin zuen Gure Esku-k atzo Gernika-Lumon. Erabakitzearen eta burujabetzan sakontzearen aldeko aldarria kaleratu zuten.
Eusko Jaurlaritzak hirugarren faseari buruzko erabakiak hartzeko eskumena izango du. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako herritarrak herrialde batetik bestera ibili ahalko dira, inolako mugarik gabe.
Bigarren hezkuntzako ikasleek ere funtsezko zerbitzu hori izan behar dutela uste dute 'Gure platera gure aukera' plataformakoek, "zerbitzu hori ez izateak ikasleen eskubideak urratzea, langileak kaleratzea eta familia kontziliaziorako oztopoak izatea eragingo lukeelako".
Bilbotarrak bosgarren denboraldia beteko du talde gernikarrean, eta aurreko denboraldiko maila berdina mantentzen saiatuko direla esan du.
Ekainaren 12ra arte, hainbat hondakin botatzeko aukera izango dute herritarrek. Kortezubin frontoiaren ondoan dago, eta Errigoitin, berriz, Urian.
Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea ez da konformatu normaltasun egoeran oinarritutako planifikazio batekin. Urruntze eta prebentzio neurrietara egokitutako plan baten alde egin dute.