19:15ak aldera piztu da sua Don Tello Kaleko 10. zenbakian. Etxebizitzak hutsik zeuden eta kalteak materialak izan dira
Iñigo Urkullu lehendakariak libre ibiltzeko aukera hori euroeskualdera zabaltzea eskatu die Espainiako eta Frantziako gobernuei. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Akitania Berriko biztanleak batetik bestera igaro ahal izatea.
Googlek esan du diru laguntzaren bidez tokian tokiko informazioa lantzen duten eta beste inon argitaratzen ez den informazioa jorratzen duten komunikabide txiki eta ertainen lana sustatu eta bultzatu nahi dituela.
Guztira, 20.000 euro bideratuko dituzte indarrean dagoen udal aurrekontutik, eta zenbateko hori ezin izango dela "inola ere" gainditu zehaztu dute.
Arreta presentzialagaz hasten direnean, udaletxe berrian egitea dute helburu, Eleizaldeko abadetxean, hain zuzen ere. "Ahalik eta arinen" zabaltzea da asmoa.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,22 egin du gora lan bila ari direnen kopuruak; apirilean baino 3.072 langabe gehiago daude.
Martxorako aurreikusita zegoen liburua landuko dute irakurleek; hain zuzen ere, Eider Rodriguezen "Bihotz handiegia" liburua landuko dute
Parte hartzaileen kopuru "oso mugatuagaz" hasiko dira, 15 pertsonako taldea sortuko baitute zapaturako.
Udalak eta Merkatari Elkarteak 5 eta 30 euro bitarteko bonuak kaleratuko dituzte, eta horien zati bat orainduko du udalak.
#Danonartean ekimeneko sustatzaileek azaldu dutenez, helburua orain ez da aurreko egoerara itzultzea, hobetzea baizik.
COVID 19-ak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko asmoz, 500 euroko diru laguntza jasoko du eskatzaile bakoitzak.