Larrialdirako mahai bat martxan jartzea "beharrezkoa" dela uste dute, "informazioa elkartrukatzeko eta hartuko diren erabakietan parte hartu ahal izateko".
Guztira, eskualdean, 350 dira koronabirusaren proban positibo eman dutenak. Halaber, bihar Erizaintzaren Nazioarteko Eguna dela eta, euren lana eskertu du osasun sailak.
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Jaurlaritzari ohartarazi diete baldintzak negoziatu eta osasuna bermatu ezean, langileak ez direla ikasgeletara itzuliko. Hezkuntzako gainerako eragileekin erantzun bateratu bat ematea dute asmo.
Jaurlaritzak lehenengo faserako hartutako neurriak argitaratu ditu. Zapatuan iragarritako neurrietan zenbait aldaketa izan dira; besteak beste, herri barruan mugitzeko kilometro bateko muga kendu dute.
Bizkaibus ere, zerbitzu denak berreskuratzen hasiko da apurka-apurka. Autobusen gehieneko edukiera % 30 izatetik % 50 izatera igoko da. Hala ere, segurtasun neurriak mantenduko dira.
Hezkuntzari sailaren erabakiak ikasleen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute sindikatutik, eta "arduragabekeriaz" jokatzea leporatu diote.