Liliadak, bertso saioak online
Maiatzaren 7an egingo dute lehenengo emanaldia, eta arratsaldeko 19.00etan jarri dute hitzordua Lilibertsoren youtubeko kanalean.
Gaur egungo egoera dela-eta, bertan behera geratu dira hainbat eta hainbat bertso saio. Plazetan edota txokoetan batu izan dira bertsolariak sarritan, eta orain ezin dituzte aurrez aurreko saio horiek eskeini. Hala ere, sasoi berrietara egokitu dira Busturialdeko bertsolariak, eta euren afizioa online zabaltzea erabaki dute Lilibertsoko kideek.
Liliadak sortu dituzte, online jarraitu ahalko diren bertso saioak. “Sasoi berrietara egokitu behar garela diote. Eta guk ere hori egin dugu. Lilibertsotik Bizkaia osora zabaldiko ditugu Liliadak”, adierazi dute Lilibertsoko kideek.
Hala, herritarrak deitu dituzte euren Youtubeko kalanean –Lilibertso bertso eskola– sartzera eta harpidetzera. Izan ere, hori eginez gero, zuzeneko bertso saio bategaz gozatzeko aukera izango dute egunero. Egunez eguneko saio horietan Lilibertsoko hiru bertsolarik eta Bizkaiko beste bertso eskola bateko kide batek parte hartuko dute.
Maiatzaren 7an egingo dute lehenengo emanaldia, eta arratsaldeko 19.00etan jarri dute hitzordua. Mikel Retolaza, Koldo Muñiz, Aissa Intxausti eta Nagore Beitia ariko dira bertsotan, eta Leire Garatxenak egingo ditu gai jartzaile lanak. “Bertan itxarongo zaituztegu. Konfinamenduan ere, bertsoa bizirik“.