Italian Lombardian jo du gogorren Koronabirusak. Bertan, Milanen bizi da Marivi Mendieta Urrutxua gautegiz arteagarra. Ostalaria da eta "tunel luzearen amaierako argiaren" zain, hango zein hemengo egoeragaz kezkatuta dago.
Busturialdeko hainbat proiektu, espazio, eragile eta norbanakoren artean, Berakatz Zopa TV instagram kontua sortu dute. Konfinamendua arintzeko egitarau zabala prestatu dute, eta saioak euren instragram kontutik jarraitu ahalko dira streaming bidez. Gustu eta adin guztientzako egokia den egitaraua prestatu dutela diote.