Oinarrizko jarduerak betetzen dituztenek Irekian (Eusko Jaurlaritzaren webgunea) eskuratu ahalko dute akreditazioa. Langileek agiria eroan beharko dute lanerako joan-etorriak egiten dituztenean, ertzainei edota udaltzainei erakusteko.
Bekak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak dira. Zortzi hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia eskainiko die gazteei.
Busturialdean 90 positibo baieztatu dituzte; Bermeon 47, Gernika-Lumon 24, Busturian 6, Mundakan 3, Ibarrangelun eta Arratzun bina eta Elantxoben, Ereñon, Gautegiz Arteagan, Kortezubin, Morgan eta Sukarrietan bana. Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan 14.887 proba egin dituzte oraingoz, eta 6.057 horietatik dira kasu positiboak.
Sei salaketa jaso ditu Ertzaintzak asteburuan, sei autotan lapurtu edo lapurtzen saiatu direlako
Birusaren inguruko argibideak ematea dute asmo bideo horiek, eta minutu bateko iraupena izango dute.
Bideoak bidaltzeko azken eguna apirilak 11 izango da.
Edozein herritarrek bidali ahalko ditu artikuluak; aurten, hala ere, udala gonbidapen zuzenak bidaltzen ari da euskal kulturagaz lotutako sortzaileei.
Aldundiak egoitza zentroen sareko Covid-19 positiboa duten adinekoentzako kontingentzia-plana aktibatu duelako lekualdatu dituzte Bilbotik Mundakara.
'Covid-19.eus' du izena Eusko Jaurlaritzak abian jarritako aplikazioak, eta herritarren sare bat sortu gura du.
Hutsik dauden ospitaleko espazioak aprobetxatze premiazkoa dela uste dute koaliziokoek: "Gernikako ospitaleko hornidura handitzeko unea dela uste dugu".