Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 'Maker' komunitatearen ekimenarekin bat egin du kooperatibak, eta astelehenean hasiko dira biserak egiten.
Osakidetzaren datuen arabera, 60 dira eskualdean COVID-19 birusagatik kutsatutako pertsonak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 27 dira hildakoak azken 24 orduetan.
Araneko Kiroldegiko kirol monitore Arantza Ruilobak errutina ezberdinak egingo ditu. Astelehenean igoko dute lehenengo bideoa.
Erosketak Internet bidez egin beharrean, herrian kontsumitzeko deia egin du Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteak, Covid-19 birusak sortutako egoeraren aurrean eratorritako arazo ekonomikoei aurre egiteko
Kohesio soziala bultzatzen duen proiektua bultzatu du Maierrek herriko eragileekin elkarlanean. Lehenengoz egin dute aurten, eta erantzun "oso positiboak" jaso ditu.
Sortzaileen eszenatokiak diren aretoak itxi dituzte, eta euren jarduna gelditu behar izan dute artistek. Etorkizunak dakarrenari ezjakintasunez begiratzen diote.
Saioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila arteko ikasleei zuzendua izango da, batez ere etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleei. Astelehenean hasiko da.
Arrisku-egoeran daudenek Bizkaiko edozein famaziatara joan eta laguntza eskatu dezakete 'Maskara 19' esanez. Informazioa eta arreta jasotzeko telefono-zenbakia hurrengoa da: 900 840 111.