Maialen Basterrarentzat izan da otsaileko Ezetz Jakin lehiaketako saria
Guztira 85 pertsonak parte hartu dute otsailean, eta horietatik 47k erantzun dituzte galdera guztiak zuzen.
Gaur goizean eman du Berbalagunek otsaileko Ezetz Jakin lehiaketako saria. Guztira 85 pertsonak parte hartu dute otsailean, eta horietatik 47k erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Denak ondo erantzun dituztenen artean, Maialen Basterra Fernandez Gernika-Lumoko bizilagunak eraman du saria Boliña Hotela Jatetxearen eskutik.
Dagoenerako prest dute martxoko lehiaketa. Besteren artean, hileon, koronabirusari buruzko galderak erantzun beharko dituzte parte hartzaileek. Hurrengoan, Sasoie Jatetxeak emango du bi lagunentzako jatordua.