"Autoaldarrikatuen" aurka egin dute gaur, Batzarretxe aurrean
Gernika Batzordeko kideek eta Brigadas Internacionales de Comunicacion Solidaria taldekoek Gernikako Batzarretxe aurrean egin dute Venezuelak Espainian duen enbaxadore "autoaldarrikatuaren" aurkako elkarretaratzea.
Venezuelako Juan Guiado presidente autoaldarrikatuak Espainian duen ordezkaria Euskal Herrian dago bisitan, eta horren aurka egin dute gaur arratsaldean, Gernika-Lumoko ko Batzarretxe aurrean.
Gernika Batzordeko kideek eta Brigadas Internacionales de Comunicacion Solidaria taldekoen esanetan, Antoni Ecarri ez da udalerrian ondoetorria: “Venezuelak Espainian duen enbaxadore autoaldarrikatua ez da Gernikan ongietorria. Ez da ondoetorria bere herriaren aurkako interbentzio arrotz batera deitzen ari dena”.
Hori horrela, XXI. mendeko Venezuelan politikoki borrokatzearen alde egin behar dela uste dute, “hauteskundeetara aurkeztuz, eta arrakasta izanez gero, aurkeztutako programa aplikatuz”.